| |
| |
|
|
|
2008-07-29
Zierbenak harrera-jaia antolatu du Euskadin uda pasatuko duten Txernobilko umeentzat [+]
2008-07-24
Muchachito Bombo Infierno eta The Uski´s taldeek joko dute La Arena hondartzan, datorren uztailaren 30ean [+]

Albiste gehiago



|
|
|
|
| |

|
|
Zierbenak harrera-jaia antolatu du Euskadin uda pasatuko duten Txernobilko umeentzatJarraian hirugarren urtez, Zierbenako Udalak abuztuaren 2rako (larunbata) harrera-jaia antolatu du Txernobilgo umeentzat eta haien abegi-familientzat. Uda Euskal Herrian pasatuko duten Txernobilgo 50 bat umek haien abegi-familiekin batera, itsasoa gai nagusitzat duen jaiegun zoragarriaz gozatzeko aukera izango dute gure udalerrian.
Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte iraungo du jaiak, eta tarte horretan, itsasoarekin erlazionatutako hainbat ekintza egongo dira gozagarri: paseotxoa itsasontzian, herri-bazkaria eta jolasak, besteak beste.
Txernobilgo umeekin eta abegi-familiekin, guztira, 160 lagun inguru bilduko dira gure udalerrian. Gainera, gure gonbidatuek aukera izango dute jaiegun hau Zierbenako ume zein biztanleekin gozatzeko; izan ere, Ukrainiako zentral nuklearraren ondorioak jasan zituzten kaltetuei elkartasun irmoa adieraztearen aldekoa da Zierbena.
|
| |

|
|
Muchachito Bombo Infierno eta The Uski´s taldeek joko dute La Arena hondartzan, datorren uztailaren 30eanZierbenako Udalak, kontzertua antolatu du, datorren asteazkenerako, hilak 30, La Arena hondartzan, 22:30ean eta sarrera doan izango da.
Talde nagusia, Muchachito Bombo Infierno izango da, egun, musika munduan dagoen talderik arrakastatsuenetakoa alegia. Taldearen liderra Muchachito (Jairo Perera) da, abeslaria, kitara eta bonbo jotzailea. Taldearen sorreraz geroztik, 2004an, 2 disko grabatu dituzte "Vamos que nos vamos" (2005) eta ”Visto lo visto” (2007). Disko horietan, “rumboxing” delako estilo propioa aplikatu dute, hots, kataluniar rumba, gorputzez gorputzeko swingarekin nahastuta.
Halaber, kontzertuan The Uski´s taldeak ere parte hartuko du.
Kontzertua hasi baino lehen, gaueko surf erakusketa egongo da.
| |