| |
Udalaren turismo bulegoa
Zerbitzuak
Sustapen turistikoa
Turismo Bulegoaren helburuetako bat, Zierbena sustatzea da.
Lan hau, helburu hori lortzen lagunduko duten ekintzak ordenatuko dituen Dinamizazio Turistikorako Planaren barruan koka daiteke eta, Udalaren, beste erakundeen (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta Zierbenan esparru horretan diharduten beste eragileen (ostalaritza, merkataritza, kirol eta kultura ekintzak…) arteko kooperaziorako eredua ezarriko du.
Bisitarientzako informazioa
Turismo Bulegoan informazioa luzatzen zaie, gure herriaz goza eta herria ezagutu dezaten. Izan ere, interesa duten lagunei bisita erraztuko zaie, besteak beste, interesgune, ostatu, eskaintza gastronomiko, kultura eta kirolari buruzko informazioa emanez.
Informazioa, bai zuzenean, bai posta elektronikoz, bai telefonoz luzatzen da eta gure lanerako hizkuntza, euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa dira.
Bertakoentzako informazioa: “Bidaiateka”
Osagarri gisa, Euskadi, Estatu eta nazioarte mailan egon daitezkeen beste helmuga turistiko batzuei buruzko informazioa luzatzen diegu doan Zierbenako herritarrei.
Elkarteetan eta sare turistikoetan parte-hartzea
“Bizkaia Euskal Kostaldea”, Bizkaiko Kostaldeko herrien elkarte turistikoan parte-hartzen dugu eta laster, informazio turistiko uniformea, eguneratua eta homogeneoa eskaini nahi duen Turismo Bulegoen Euskal Sarean, ITOURBASKen parte hartzea espero dugu.
Non gaude?
Portua Auzoan z/g. Funtzioanitz eraikina.
Telefonoa: 946 404 974
www.zierbena.net
e-maila: turismo@zierbena.net
Goi-denboraldia (ekainaren 15etik irailaren 15era):
- Astelehenak, igandeak eta jai egunak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Behe-denboraldia (urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 16tik abenduaren 31ra):
- Astelehenak, 09:00etatik 13:00etara.
- Asteartetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 13:00etatik 19:00etara.
- Larunbatak, igandeak eta jai egunak, 10:00etatik 14:00etara.
Gainera, udako hilabeteetan, La Arena hondartzan informazio turistikoa emateko gunea dago.
|
|
|
|