 |
|
Zierbena, Euskal Herriko 50. Txirrindulari Itzuliaren bi lehen etapetan protagonista izango daPetronorren laguntzarekin, Udalak Zierbenan turismoa sustatuko du
Zierbenako Udalak lortu du, hurrenez hurren apirilaren 5ean eta 6an ospatuko den Euskal Herriko 50. Itzulian lehen etaparen irteera eta helmuga (Zierbena-Zierbena) eta bigarren etaparen irteera Zierbena bera izatea.
Udala, Zierbenako turismoaren alde lan handia egiten ari da eta, horretan kokatzen da lehen mailako kirol ikuskizunak bertan egitea, esaterako, zale asko erakartzen dituen Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia. Lasterketa, zuzenean ikusi ahal izango da Euskal Telebistan eta, Espainiako Telebistak eta Eurosport bezalako kateek, egunero, laburpenak emango dituzte. Horiek horrela, mundu mailako oihartzuna ziurtatuta dago.
Udalaren ekimen honek, Petronorren babes berezia du. Azken honek, ekimen horrekin, Zierbenaren garapenaren aldeko apustu garbia egiten du.
Itzuli |