Zierbenak “Nahi dudalako” kanpainan parte hartuko du
Zierbenako Udalak beste udal batzuekin batera “Nahi dudalako” kanpaina antolatu du, DBH euskaraz burutu duten gazteek ikasketak euskaraz jarrai ditzaten.
www.nahidudalako.com web orrialdean “zein hizkuntzatan ikasi” erabakitzeko informazioa eskuratu ahal izango dute interesa duten guztiek. Gainera, sari interesgarriak eskuratu ahal izango dituzte.