Lagun hori:
Ohore handia da niretzat Zierbena herriaren izenean zuek gonbidatzea gure herria ezagutzera, geure inguru ederrak ikustera, eta, azken batez, Bizkaiko lurralde historiko euskal udal zoragarri honi buruz zer edo zer jakin dezazuen.
Geure eskaintza zabala da, besteak beste: ibilaldiak menditik zehar, bainu atseginak "La Arena" hondartzan eta plater gozoak geure arrantza-portu tipikoko jatetxeetan.
Hala, bada, nahiko nuke alderdi hauetara hurreratzen den bidaiari oro bertatik aberastuta abia dadila, alegia udalerri hau hobeto eta sakonago ezagut dezala: bertoko jaiak, kirol-ekitaldiak, ohiturak, eta abar.Zatozte Zierbenaera eta ohartuko zarete esaten dudan guztia egia dela.
Web honen bitartez, udalerriko nobedade guztien gaineko informazioa izango duzue unean-unean, Zierbenako gaurkotasun-albisteak helaraziko dizkizuen newsletterraren bidez.
Gai edo iradokizun zehatzen bat zuzenean komentatu nahi didazuen guztiok, web honetan daukazuen “Harremanak” atalaren bitartez egin dezakezue.
Adeitasunez.
Alkatea
Marcelino Elorza Talledo
|