| |
2007ko udaldien ekintzak
La Arena hondartzak Kalitatearen Kudeaketaren UNE EN ISO 9001:2000 eta Ingurumenaren Kudeaketaren UNE EN ISO 14001:2004 egiaztapenak jaso ondoren, Zierbenako Udalak bere egiten du sistema berrikusteko konpromisoa, erabiltzaileei albait kalitaterik onena eskaintzeko, uneoro ingurumena errespetatuz.
Jarraian, ingurumen arloei buruzko datuen konparazioa egiten da:
| Alorra |
2004 |
2005 |
2006 |
| Udal horniduratik datozen sareen ur kontsumoa |
99,40
egun eguzkitsuan |
68,40
egun eguzkitsuan |
38,42
egun eguzkitsuan |
| Eguzkitiko energiaren kontsumoa |
133,46 kw |
97,82 kw |
97,82 kw |
| Petroliotik datorren erregaien kontsumoa; hondartzako zerbitzuak emateko, garbiketa egiteko eta hondartza mantentzeko erabiltzen dena |
5.816,12 litro |
5.148,7 litro |
4.985,11 litro |
| Itsasora botatako hiri hondakin solidoak biltzea eta entregatzea |
155.794 hondakin |
17.022 hondakin |
77.200 hondakin |
Zierbenako Udalak hainbat ekintza egingo ditu 2007ko udaldian:
Hondartzan ahalik eta hondakin gutxien uzteko kanpaina Horretarako, hautsontzi koniferoak banatuko dira. Helburua da erabiltzaileak kontzientziatzea oso garrantzitsua dela hondartza garbi mantentzea eta harean uzten ditugun zigarro-mutxikinak eta nekez degradatzen diren beste hondakin batzuk biltzea.
Ura aurrezteko kanpaina, erabiltzaileak baliabide honek daukan garrantziaz sentsibilizatuz.
Erabiltzaileak kontzientziatzea “hondartzan jokabide ona izateko arauen” gainean, informazio-triptikoak (.pdf) banatuz.
Aisialdi-gunea uztailean, adin txikikoak ingurumenak daukan garrantziaz sentsibilizatzeko eta irakurketa sustatzeko. Birziklapen tailerrak, argazki-collageak... egingo dira.
Hondartzarako sarbidearen hobekuntza, egurrezko pasabidean baranda jarriz.
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku-plaza bat gehiago egingo da eta aparkalekutik hondartzarako sarbidea hobetuko da, oinezkoentzako pasabide bat eginez eta espaloia beheratuz.
Minusbaliotasuna duten pertsonentzako komuna handitu eta berritzea.
Kalitateari eta ingurumenari buruzko politika integratua
« Itzuli
|
|
|