Zierbenak kontsumitzailearen arretarako bulegoa izango du
Zierbenako Udalak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartekoekin batera, “Konpondu”rekin hain zuzen ere, kontsumoari buruzko informazioa luzatzeko Udal bulegoa sortzea adostu du, Zierbenako herritarren defentsa hobetzeko asmoz. Izan ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileak diren heinean, zerbitzu publikoak eta pribatuak erabiltzen dituzte; hortaz, bulego horretan beren eskubideak bermatzen saiatuko dira.
Kontsumoan aditua den pertsona batek arreta egingo die zuzenean eta informazio eskaerak kudeatuko ditu astearteetan eta ostegunetan, arratsaldeko seietatik zortzietara Kultur Etxean. Aldez aurretik hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da. Kontsultak telefonoz, faxez edo emailez omic@zierbena.net helbidean egin ahal izango dira.
Zerbitzu honek, salaketa administratiboak, tartekaritza eskaerak eta 900 euro baino gutxiagoko eskaeretarako ahozko epaiketarako eskariak idaztea ahalbidetuko du, erabiltzaileentzako inolako kosturik izan gabe.
Kaikuk traineruen Euskadiko titulu berria lortu du berriz Zierbenan
2009an bezala, Kaikuk berriro lortu zuen Zierbenako uretan lehenengo postua Euskadiko traineruen txapelketan. Bigarren postua Oriok lortu zuen eta ondoren, Hondarribia, Zumaia, Zierbena eta Isuntza heldu ziren. Urdaibai txapelketatik kanpo gelditu zen Hondarribiari bidea eragozteagatik.
Zumaiak eta Zierbenak emozioz betetako lehiaketa egin zuten, oso berdintsu joan zirelako.
Lehiaketa, egun eguzkitsu eta giro apartean burutu zen Zierbenan.
Kaikuk eta Oriok abuztuaren 7an eta 8an Pedreñan (Cantabrian) ospatuko den Españako traineruen Txapelketan parte hartuko dute.
Zierbenako Udala
La Cuesta, 1 - 48508 Zierbena
Tel: 94 636 53 36
Fax: 94 636 53 99