Sozietate publikoak

Zierbena Portua

Zierbena Portua S.A.ren logoa Zierbena Portua S.A. 2000 urtean Zierbenako Udalak sortutako elkartea da, bere kapitala udalarena izanik bere osotasunean eta beraz, Zierbenako Udala delarik bere jabe bakarra.

Elkarte honek hiru lan ildo nagusi garatzen du. Batetik, portu aldeã kudeatzen du, Administrazio Kontzesio gisa emana Bilboko Portu Aginteak 1999ko urriaren 14an. Zierbena Portua, beraz, arrantza eta kirol ekinbideetarako amarreak kudeatzen ditu. Horrez gain, mantentze eta zaintza zerbitzuak eskaintzen ditu. Eraikinak egiteaz eta Portu guneko egitasmoen garapenaz ere arduratzen da.

Bestetik, Elkarte honek udalerriaren sustapen turistikoa kudeatzen du. Ekinbide honen barruan, aipagarri dira Udal Turismo Bulegoaren kudeaketa eta sustapen turistikorako ekintzen antolaketa, esaterako, urtero urriko lehen asteburuan burutzen den Itsaski Azoka.

Azkenik, Zierbena Portuak Zierbenako Udalak egotzitako bestelako zerbitzuetan ere egiten du lan, adibidez Udal Garraio Zerbitzuaren kudeaketa eta kale garbiketa, zein lorezaintza.

Zierbena Urbanistikoa

Zierbena Urbanistikoa S.A.ren logoa Zierbenako Udala Zierbena Urbanistikoa S.A.ren jabe bakarra ere bada.

2000. urtean sortutako elkarte honek Zierbenako hirigintza arloko planifikazioaren lantzea, kudeaketa eta segimendua ditu bere gain. Hirigintza arloko plan eta egitasmoen formulazioa ETA idazketa zein eraikuntza, hirigintza ETA azpiegitura lanak egiten ditu ere. Gainera, Zierbena Urbanistikoak gizarte-laguntzako etxebizitzen birgaitzerako zein sustapenerako ekintzak kudeatzen ditu.