Alkatearen mezua

Zierbenako alkatea Lagun agurgarriak:

Zierbenako herriaren izenean, atsegin handiz gonbidatzen zaituztet geure natura ederraz gozatzera eta Bizkaiko lurralde historikoan kokatutako euskal kostaldeko udalerri miresgarri hau ezagutzera.

Zierbenak gozatzeko aukera anitz eskaintzen dizkizue, gustu zein adin guztietara egokitzen baita: bertoko gastronomia bikaina dasta dezakezue, gure arrantza- eta kirol-portu txikitik ibili, La Arena hondartzaz gozatu, Punta Lucero, Serantes eta Montaño mendietan zehar ibili, Bizkaiko bidegorri luzeenean pedalei eragin, urpean igeri egin, arrantzan ibili, herriaren barneko auzoak esploratu eta hiriko bizitzako erritmo unatutik urrundu. Hori guztia Bilbotik hogei minutura bakarrik.

Zierbenan itxarongo zaituztegu, “itsaso-zaporeko herrian”.


Jaso ezazue agur bero bat,

Marce Elorza
Zierbenako alkatea

Iradokizunen postontzia

Kontaktua

Zierbenako Udala

La Cuesta, 1 - 48508 Zierbena
Tel: 94 636 53 36
Faxa: 94 636 53 99