Historia pixka bat

 

Mutil bat bola jokora jolastenZierbenako historian zehar badaude bi kirol oso zaharrak eta autoktonoak:

Bola-jokoa "katxete"

Kirola honek sustrai sakonak ditu gure udalerrian. Garai hartako ibilguak tabernen nagusiek arautzen zituzten. Gizarteak izan dituen aldaketak direla-eta, gaur egun, udalarenak dira.

 

 

 

Arraunlariak

Arrauna:

Zierbenak Bizkaiko arraun-talderik zaharrenetako bat du. Arraunak portuetako arraunlarien artean egoten zen lehian du sorburua. Lehengo mendean Zierbenak traineru handi, txiki zein batelen estropadetan parte hartu ohi zuen, eta Bizkaiko nahiz Gipuzkoako hainbat udalerrirekin lehiatzen zen. Hala, bada, sari mordoa eskuratu zuen; eta oraindik eusten dio horri, gero eta palmares handiagoa du-eta. Kirol honekiko zaletasuna adierazteko honako hau aipatu behar dugu: pasa den mendean Santurtzi eta Zierbena kontzejuek lurraldeetako mugen inguruan zeukaten gatazkaren konponketa arraunlarien esku utzi zuten, hala bada, oilarraren lehendabiziko kukurruku jotzean traineru bakoitza bere portutik abiatuko zen eta elkartuko ziren tokian ezarriko zen muga, eta hau kostarekiko perpendikularrean jarri zen.