Alkatetza

Zierbenako alkatea Marcelino (Marce) Elorza, Zierbenako alkatea, euskalduna eta ekonomialaria da. Bere familia “betidanik zierbenarra” da, 52 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba dauzka. Euskaraz, frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.

Udaletxean lanean hasi zen Hirigintzako arduradun gisa 1995. urtean eta 2004. urtera arte bere betebehar politikoak eta enpresa pribatuko jarduerak aldi berean eraman zituen aurrera. Alkate hautatu zuten lehen aldiz 2003an, eta berriz ere 2007an.

Bere bi zaletasun handiak itsasoa eta kirola dira. Marcek jendaurreko ekitaldi edo elkarrizketa pribatu orotan aipatzen ditu itsasoa eta Zierbenako itsasoko eta arrantzarako ohitura. Kirolari dagokionez, gaztetan Zierbenako traineruan arraunlari izandakoa da eta gaur egun txirrindularitza, footinga eta beste kirol-jarduera batzuk egiten ditu aldizka.

Alkate bezala, bere motibazio nagusia Zierbenako pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dituzten baldintzak sortzen jarraitzea da, beraien prestakuntza hobetuz, enplegua sortuz eta bisitariak udalerrira erakarriz. Hala ere, adinekoen eta baliabide urriko pertsonen beharrez arduratzeko eta Zierbenako ondare naturala babesteko eginkizunak ere gogoan ditu.