Turismo aktiboa

Jendea xendazaletasuna egiten 

Zierbenak oinez nahiz bizikletaz egiteko hainbat ibilbide eskaintzen ditu. Horiei esker, itsasoko eta mendiko ikuspegi paregabeak izango ditugu begien aurrean. Gure inguruneko erakargarritasun handienetako bat Done Jakue bidea da; izan ere, iparraldeko ibilbide horrek gure udalerria zeharkatzen du.
Gainera, Serantes, Montaño eta Punta Lucero tontorrek ikuspegi bikainak azaleratzen dituzte. Itsasoaz inguratuta, panoramikek itsasoa eta mendia erakusten dizkigute, euskal kostaldetik Kantabriakoraino eta Bilbo Handiko barrualdeko herrietaraino.
Bestalde, Zierbenak bizikletaz eta oinez ibiltzeko Bizkaiko bidegorririk luzeena du. 11 kilometroko paseoa La Arena hondartzan hasi eta Kardeo auzora doa. Bertan, Abanto udalerriraino jarrai daiteke. Ibilbidea Portugaleten bukatzen da.