Kultura eta tradizioa

Zierbenako trainera

Ugariak dira gure udalerrian urte osoan zehar antolatzen diren ekitaldiak. Horrela, urriko lehenengo asteburuan Itsaski Azoka ospetsua egiten da. Arrantzaleen udalerriko tradizioari eutsita, itsaskia da bertakoentzat nahiz kanpokoentzat erakargarritasun nagusienetako bat. Bestalde, udan zehar sei auzoetako jaiak ospatzen dira.

Kirol tradizioen artean, ostera, eskualdean oso tipokoa den “Katxete” bola-jokoa eta arrauna azpimarratu behar dira. Zierbenak Bizkaiko arraun talderik zaharrenetakoa du, eta gainera, historia bikaina du. Hain da handia kirol honi diogun zaletasuna, non XIX. mendean mugaren arazoa konpontzeko ardura Santurtzi eta Zierbenako kontzejuek arraunlariei eman zieten.