Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak obra txikiko lizentzia eskatuko dio Udalari.
Obra txikitzat joko dira eraikinaren egitura aldatzen ez duten lana guztiak.
Obra Lizentziaren aurkezpen hutsak udal tasa baten sortzapena dakar. Tasa hura aurretik ordaindu behar da, eskariarekin batera, herriko Ordenantza Fiskalak arautzen duen arabera.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Argazkia, aurreko-horman eragina izanez gero
- Egin beharreko obraren txotena edo deskripzioa
- Obraren kokapen planoak
- Burutu beharreko obren unitateak zehazten diren obren burutze materialaren aurrekontua
- Proiektu Teknikoa eta burutzekoa (balegokio)
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.zierbena.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
La Cuesta 1, 48508 Zierbenan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Zierbena Udaleko telefono honetara: 94 636 53 36/p>
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.