Herri Garapena eta Enpresak

Enplegua sortzen duten eta udaleko ekonomia zein gizartea garatzen dituzten ekimenak sustatzen ditugu.

Enpresa-ideia bat badaukazu, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:
- Lan-merkatuaren joerei buruzko informazioa.
- Beraien negozioa abian jarri nahi dutenentzako eta enpresa bat sortu nahi dutenentzako banan-banako aholkularitza.
- Eska ditzakezun laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa.

Enpresa bat badaukazu, Udalak Udal Lan-Poltsa jartzen du zure esku; lan-poltsa honek udalerrian enplegua eskatzen duten pertsona guztiak barne hartzen ditu eta eskatutako ezaugarrietara egokitzen diren hautagaiak eskaintzen dizkizu. Horrez gain, hainbat gairi buruzko informazioa eskaintzen dugu: kontrataziorako laguntza eta diru-laguntzak, etengabeko prestakuntza, kontratazio-konpromisoa duten ikastaroak, kontratuak, diru-laguntzak, beka programak, praktikak...

SEPE
Behargintza
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktua

Zierbenako Kultur Etxea
(San Román auzoa, 6B. 48508 – Zierbena)
Tel: 94 636 60 07
Faxa: 94 636 55 50
Helbide elektronikoa: desarrollolocal@zierbena.net
Ordutegia: astelehenetik ostiralera,
8:00etatik 15:00etara.