Online ikastaroa beraien lan ordutegia edo egoera pertsonala dela medio ingelesa etxetik ikastea nahiago dutenei zuzenduta dago. Ikastaro honen zenbatekoaren %90 Udalak ordainduko du eta Zierbenan erroldatutako guztiek egin dezakete.
Online ikastaroak 6 hilabeteko iraupena izango du eta idazmena zein irakurmena, gramatika, ahozkoaren ulermena eta mintza praktika landuko ditu. Astero tutoredun ikasgai bana emango da eta ariketekin zein norberaren burua zuzentzeko jolasekin osatuko da. Ikastaroa gainditzeko aurreikusitako asteroko dedikazioa ordu eta erditik bi ordu eta erdira bitartekoa da.
Ikastaroa hasi aurretik, interesdunek beraien maila neurtzeko testa egin beharko dute.