2001eko otsailean, Zierbena Sociedad Urbanística S.A. sozietate publikoak udalerriko hirigintza-gaiak kudeatzeko ardura hartu zuen (babestutako etxebizitzak egiteko lurzoruaren kudeaketa eta eraikuntza-lan publikoak egikaritzeko kudeaketa).
Zierbena Urbanística sozietateak hainbat lan egin ditu bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko: auzo eta etxebizitzetako sarbideen hobekuntza, udal instalazio berrien eraikuntza...