Haurtzaroa, gazteria eta familia

Gizarte eta Heziketan Esku-Hartzeko Taldea-GHEHren helburua da Zierbenako haur, gazte eta familiei baliabide pertsonal, afektibo, familiarrak zein hezkuntza zein gizarte arloko baliabide berriak eskaintzea da. Familia osoari mesede egiten dio eta, ondorioz, hezkuntza, gizarte eta familiaren esparruen garapena sustatzen du.

Zerbitzuak:

Haurren gizarteratze prozesuan arazoak antzemateko, prebenitzeko eta gizarte eta heziketa arloetan esku-hartzeko baliabideak eta familiek guraso gisa dituzten zereginetan trebatzeko bitartekoak dira. Laguntza-zerbitzu hau profesionala, isilpekoa eta doakoa da. Gainera, banakoa zein taldekoa izan daiteke:

A. Banakoa: asteko, hamabost egunez behingo edo hileko saioak dira eta orientazioa, laguntza, aholkularitza eta abar eskaintzen dituzte.
B. Taldekoa: oraingoz bi programa egonkor ditugu (ludoteka eta gizarte eta eskola arloko laguntza).

  • Ludoteka: El Puerto auzoan (ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara): sozializaziorako, gizarteratzeko, aisialdia antolatzeko eta berdinen arteko harremana sustatzeko gunea da. Bertan, helburuak taldeka lantzen ditugu, besteak beste, gizarte-trebetasunak, gatazken konponketa, heziketa balioetan...
  • Gizarte eta eskola arloko laguntza (La Cuesta auzoan astelehen eta asteazkenetan, El Puerto auzoan astearte eta ostegunetan): ikasketen antolaketa, eskolako lanetan motibazioa eta ikasteko ohiturak hartzea bezalako gaiak lantzen dira adinez txikiekin eta gurasoei seme-alaben eskola-eremuan laguntzen zaie.
  • Gaikako tailerrak oporretan, Gabonetan eta Aste Santuan.

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Gazte aukera
  • PADI

Kontaktua

Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Arloarekin harremanetan jartzeko informazioa:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara
Helbidea: San Román auzoa, 6B
Telefonoa: 94 636 60 07
Faxa: 94 636 55 50
Helbide elektronikoa: eise@zierbena.net

Agenda