Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ekintza komunitarioa garatzen du eta, udalerrian eta autonomia-erkidegoan dauden giza eskubidei eta baliabidei buruzko sentsibilizazio, informazio, balioztatze eta orientabide zerbitzuak eskaintzen ditu. Honek Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte zerbitzuen sistemarako sarrera koordinatzen eta kudeatzen du.
Zerbitzuak:
1. Elkarbizitza eta laguntza bizileku berean: etxez etxeko laguntza eta teleasistentzia.
2. Pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzerako, baztertzea eragozteko, esku-hartzea: Eukal Sartze Plana, Diru-sartzetako Berme Errenta, txertatze hitzarmenak, Etxebizitzako eta pentsioen betegarrietako Osagarri-Saria.
3- Ekonomia-sarietako izapidea:
a. Udalekoak: udal premiazko laguntzak, traba arkitektonikoak kentzeko languntza ekonomikoak, psikologia-laguntza
b. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernua: umeen jaiotzarako edo adopziorako, menpeko-pertsonentzako zaintzarako, banako edo komunitateko etxebizitzako birgaikuntzarako laguntza ekonomikoak; eta gizarteratzerako banakako laguntza berezia, balio-urritasuneko balioztatzea, aparkalekurako txartela, emantzipaziorako oinarrizko errenta, etab.
4. Legezko ezgaitasunen (tutoretza eta zaindaritza) tramitaziorako informazioa eta laguntza.
5. Bizkaiko Elikagaien Bankura espedienteen lekualdaketa.
6. Udalerriko auzokoentzako laguntza teknikoen zerbitzuen programa.
7. Zahartze aktiboa: IMSERSO-rako eskaeren tramitazioa, IMSERSO-ko bidaiak eta gizarte termalismoa.
8. Udalerriko nagusien etxebizitzetan ke eta gas detektagailuen instalazioen eta mantenimenduen programa.
9. Gizarte beharren identifikazioa.
10. KIUB: kontsumitzailearen informaziorako udal bulegoa
11. Talde desberdinen gizarteratzea bultzatzen duten lanerako sartze programak: hondartza bizi programa edo hurbiltasun zerbitzuen programa.
12. Emaus bezalako elkarte eta fundazio ezberdinekin elkarlana.
13. Udal furgonetako zerbitzua.
14. Etxebideko espedienteen eta eskaeren tramitazioa.
15. Lanerako ezgaitasunen eskaerak.