Euskararen Arloan euskararen erabilera esparru pertsonal, sozial eta ofizialean erabat normalizatzeko beharrezkoak diren hizkuntza-politikako neurriak sustatzen ditugu.
Euskaraz garatzen diren hainbat ekimen antolatzen dira, besteak beste: euskara ikastaroak (online zein presentzialak), kirol-jarduerak, kultura-ekintzak, ingurumena zaintzekoak, haurrentzako, gazteentzako edo nagusientzako pentsatutakoak eta abar. Horrez gain, Euskararen Nazioarteko Eguna, txangoak, inprimatutako lanak eta abar sustatzen dira.
Zierbenako Udalak laguntzak ematen dizkie euskara ikasteko ikastaroak egiten dituzten bizilagunei. Laguntza horiek euskara ikastaroak euskaltegietan edo HABEk homologaturiko ikastegietan egin dituzten pertsonentzat dira, beti ere, pertsona hauek Zierbenan erroldatuta badaude eta 16 urtetik gorakoak badira. Ikusi “Euskara ikasteko udal laguntzak” pdf dokumentua.