Emakumea eta berdintasuna

 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zierbenako II. Plana aurkezten dizuegu, 2015-2019 epealdirako aurreikusi dena. Plan hau gure udalerrian Berdintasun arloan eman den aurrerapausoa neurtzeko balio izango duen tresna dela deritzogu, eta herritar guztioi, adin eta egoera guztietako emakume eta gizonoi on egingo digula.

II. Plan honen lanketan udaleko arlo guztiek eta gizartearen eta elkarteen parte handi batek ere parte hartu dute.

Guztira 11 helburu jasotzen ditu, zeintzuk 41 ekintza burutuz lortu nahi diren; ekintza horiek, beste batzuen artean, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin bat eginez udal-zerbitzuak, programak eta baliabideak hobetzeko dira.

Era berean, lan egingo da udalerriak konpromiso handiagoa izan dezan emakumeenganako indarkeriaren kontra, erantzunkidetzaren sustapenaren eta pertsona ororen bizitzaren kontziliazioaren alde, bereziki, udalerriko erabaki-guneetan emakumeen ordezkaritza handiagoa lor dadin.

Horretarako guztirako, une honetan zuen parte-hartzea eskatzen dizuegu, agiri hau irakur dezazuen eta eransten dugun galdetegiaren bitartez zuen iritziak eta iradokizunak bueltan bidal diezazkiguzuen.

Ekarpenak azaroaren 9ra arte jasoko ditugu. Hala ere, gaiari buruz hitz egin nahi baduzue, proiektua irekita egongo da uneoro. Zuen parte-hartzea eskertzen dizuegu, guztion hobe beharrerako.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2015- 2019 (PDF 100KB)

Galdetegia (PDF 233KB)