Nagusiak

Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan 65 urte baino gehiago dituzten pertsona nagusiei euren eskubide eta baliabideei buruzko informazioa ematen zaie. Horrez gain, aipatutako baliabideak kudeatu eta koordinatu egiten dira.

Zerbitzuak:

1. Etxean bertan bizikidetza eta laguntza ematea: Etxez etxeko laguntza eta teleasistentzia
2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta, Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria eta pentsioen osagarriak.
3. Prestazio ekonomikoak bideratzea:
a. Udalekoak: larrialdietarako udal laguntzak, oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzak, laguntza psikologikoa...
b. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernua: mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko laguntzak, banakako etxebizitzak edo komunitateko atalak birgaitzeko laguntzak, gizarteratzeko banakako laguntza bereziak, minusbaliotasuna baloratzea, aparkalekuetarako txartela...
4. Zahartze aktiboa: IMSERSOko eskaerak bideratzea, IMSERSOko bidaiak eta gizarte-termalismoa.
5. Udalerriko nagusien etxeetan ke- eta gas-detektagailuak jarri eta mantentzeko programa.
6. Gizarte-arloko beharrizanak ezagutzea.
7. Udal furgoneta.

Kontaktua

Gizarte Arloarekin harremanetan jartzeko informazioa:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera,
8:00etatik 15:00etara
Helbidea: San Román auzoa, 6B
Telefonoa: 94 636 60 07
Faxa: 94 636 55 50
Hitzordua eskatzeko:
astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara
Helbide elektronikoa: gizarte-langilea@zierbena.net