Agenda

 
Zierbenako Euskara Sailak, uztailaren 8tik 17ra bitartean egiteko, udalerriko haur eta gaztetxoentzako Surf ikastaroa antolatu du. Aurtengoan bi talde antolatuko ditugu eta talde bakoitzak 3 egunetan surfaz disfrutatzeko aukera izango du.

Parte hartzaile bakoitzak 5 euroko fidantza ordaindu beharko du eta, plaza mugatuak izango direnez (taldeko 15 lagun), fidantza ordainketaren hurrenkera kontuan hartuko da.

Izena emateko azken eguna uztailaren 4a izango da.