Agenda

 

Abestiak bilatzeko prest?

Ondoren adierazten diren hitzak dituzten abstiak aurkitu beharko dituzue:

  • Itsasoa (itsasoan, itsas, itsasoko...)
  • Euskara (euskaraz, euskararekin, euskararen...)
  • Maite (maite, maitasun, maitati, maitea...)
  • Euria (euri, euriarekin, euritan...)
  • Gora (gorantz, goruntz, goraka...)

Hitz hauek banaka abesti askotan entzun ditzakegu eta horixe izango da zuek egin beharreko lana. Hau da, hitz horiek dituzten abestiak bidali beharko dizkiguzue. Hitz bakoitzeko bost abesti bidali ahal izango diguzue asko jota, eta bidalitako abesti zuzen bakoitzagatik puntu 1 lortuko duzue. Gehienez, 25 puntu lortu ahal izango ditu talde bakoitzak.

Proben emaitzak posta elektronikoz ondoren adierazten den helbidera bidaliko dira: galipooklikakulturari@zierbena.net.

Kartela (PDF 306KB)