Agenda

 

Urriaren 6an, 18:45ean, Ortuellako Otxartaga plazan, Euskaraldiak hitzordu garrantzitsua izango du. 11 EGUN EUSKARAZ izeneko ariketa soziala girotzeko asmoz (azaroaren 23tik abenduaren 3ra), Abantok, Muskizek, Zierbenak, Ortuellak eta Trapagaranek giza mosaiko erraldoia eratuko dugu, eta zeregin horretan euskaldunon eta euskaltzaleon parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Festa giro ederrean, belarriprest eta ahobiziok Euskal Jaiez baliatuko gara euskaraz bizi ahal garela ozen esateko.

Horrez gain, Euskaraldiaren gaineko nahi beste informazio jasotzeko aukera egongo da.

Hurbildu, mosaikoan parte hartu eta erabaki zure rola, belarriprest ala ahobizi, azaroaren 23tik abenduaren 3rako euskaldunok zein euskaltzaleok aktibatzeko ariketa sozialean.

Iragarkia (PDF 60KB)

Kartela (PDF 466KB)