Agenda

 
  • Ospakizun honen data ofiziala azaroaren 20a da, baina familiak antola daitezen, egun biz atzeratu dira jarduerak
  • Kultur Etxeak, Ludotekan, tailerrak, jokoak eta merendola hartuko ditu, 17:30etik 20:00etara
  • Gainera, gogoratu beharra dago jostailuak biltzeko kanpaina dagoeneko abiarazi dela, eta abenduaren 5era arte iraungo duela

Zierbenako Udalak Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar, eta, horretarako, txikienei zuzenduriko jarduerak antolatuko ditu. Tailerrek, jokoek eta, nola ez, merendola batek Kultur Etxera (hain zuzen ere, Ludotekara) hurbiltzen diren txikienen arratsaldea alaituko dute, 17:00etatik 20:0etara.

1956an, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak gomendatu zuen herri guztiek Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ezar zezaten, mundo osoko umeen arteko senidetasunari eta ulermenari eskainita egongo zena; hartara, eurei zuzenduriko jarduerak antolatuko ziren, euren ongizatea sustatze aldera. Azaroaren 20ak Batzar Nagusiak 1959. urtean onartutako Umeen Eskubideei buruzko Adierazpena eta 1989. urtean onartutako Umearen Eskubideen gaineko Ituna onartu zitueneko egunak ospatzen ditu. Horren ondorioz, azaroaren 20a Umeen Nazioarteko Eguna izatera pasa da. Udalak egun bi geroago jarduerak antolatu ditu, familiak antola daitezen, umeek ez baitaukate eskolarik larunbatetan.

Haurtzaro babestua

Zoritxarrez, mundu osoko herriadeetan milioka umeren eskubideak bortxatu egiten dira egunero. Erakunde publiko eta pribatuek, batetik, eta gizarte zibilak, bestetik, erronka honi erantzun behar diote, eta borroka egin beharko dute, aipatutako Ituna errealitate egin dadin, munduko ume guztien mesedetan.

Beharrezkoa da zaintza eta laguntza berezia eskaintzeko beharra berrestea, euren zaurgarritasuna, babes juridikoa eta ez juridikoa, eta balio kulturalak aintzat hartuta. Halaber, nazioarteko lankidetzak berebiziko garrantzia dauka, umeen eskubideak errealitate izateko.

Gaur egun, 600 milioi ume pobrezian bizi dira munduan; bost eta 14 urte bitarteko 250 milioi umek hirugarren munduko herrialdetan dihardute lanean, eta, horietatik 130 milioik ez dute hezkuntzarik; beste sei milioik zauriak dituzte, gerren edo gatazka armatuen ondorioz. 24 orduro, 9.000 txiki inguru kutsatzen ditu HIESak.

Jostailu bilketa

Era berean, Zierbenako Udalak jostailu berriak edo egoera onean dauden erabilitako jostailuak biltzeko kanpaina abiarazi du, eta abenduaren 5era arte iraungo du, Ezkerraldeko Gurutze Gorriarekin lankidetzan. Jostailuak Kultur Etxea utzi ahal izango dira, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Haurtzaro, Gazteria eta Familia Sailetik, jokoaren garrantzia aintzatetsi nahi da, adinez txikikoaren garapenean berebiziko garrantzia duen elementutzat. Biltzen diren jostailuak desabantaila sozialeko egoeran dauden adinez txikikoei entregatuko zaizkie.