Enpresak

Enpresa arloa

Zierbenako enpresa-ehuna 3 sektore nagusitan espezializatzen da: industria-jarduerak, turismoarekin eta aisialdiarekin zerikusia duten jarduerak eta arrantza-jarduerak.

Bilboko Portu Autonomoko industria-lursail gehienak Zierbenako udalerrian daude. Ondorioz, Industria-Portua udalaren garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko funtsezko elementua da eta, horri esker, Zierbena aberastasun gehien sortzen duen udaletako bat da nola Bizkaian hala Euskadin.

Zierbenako ezaugarri erakargarrienetakoa gure arrantza-portua da. Bazter xarmangarria izateagatik nabarmentzen da, eta bertako arrantza- zein kirol-ontziek eta sekulako eskaintza gastronomikoak turismo eta aisialdirako ametsezko udalerri bilakatzen dute. Zierbenak garai desberdinetara egokitzen jakin du: ohiko arrantza-jarduerak eta kirol-gune berria batu ditu, horrela portuaren alderdi xarmangarri eta tradizionala zainduz eta aldi berean egungo beharretara egokitzeko premia betez.

Arena auzoak ere ostalaritzako eta sukaldaritzako eskaintza bikaina du eta gure hondartzaren erakargarritasunari probetxu ateratzen dio.

Zierbenako enpresek konpromiso garrantzitsua dute udalerriarekin; izan ere, Zierbenako herritarrentzako enplegu-sorburu dira eta geure ekonomia- eta gizarte-garapena helburu dituzten ekimenekin elkarlanean aritzen dira.