Datu orokorrak

Bizkaiko ipar-mendebalde muturrean, Euskal Herriaren lurralde historiko honetan, Zierbenako udala historikoarekin topo egiten dugu.

10,5 km2-ko hedadurako herri honek honako muga hauek ditu: Iparrean itsasoa, Mendebalean Muskizeko udalerria, Ekialdean Santurtziko udalerria eta Hegoaldean Abanto.

Zierbenan, guztira, 1.300 biztanle inguru bizi dira, udalerria osatzen duten sei gunetan sakabanatuta, alegia, La Cuesta, La Arena, El Puerto, Valle, Kardeo eta San Mamesen. Udalerriko burua La Cuesta da, geografia eta administrazio aldetik erdigunea den auzoa.

Gaur egun, Zierbenak Bilboko Portuari begira antolatuta du bere jarduera osoa. Kokaleku ezin hobean dago eta, horri esker, Europako portu nagusien artean nabarmentzen da.

Zierbena ederto lotuta eta erlazionatuta dago kanpoaldearekin, horra hor, esaterako, A-8 autopista, autobusen etengabeko joan-etorriak jasotzen dituen errepide-sare zabal bat eta Bilboko Portua.

  • Eustat. Zierbenako datu estatistikoak