Albisteak

Kartela 

6 eta 15 urte bitarteko haurrentzako udako ludotekak ekintza dibertigarri mordoa izango ditu eta garraio zerbitzua ere barneratzen du, Portuko erabilera anitzeko eraikinean astelehen eta asteazkenetan, eta Kultur Etxean astearte eta ostegunetan. Ludotekako ordutegia 10,45etatik 13,15etara izango da.

Uztaila irekitze jai batekin hasiko da eta tailer pila izango ditugu, kikarena, Eva goma, Diver Magis, makillaje beldurgarria, ispiluena, itsulapikoak, hareazko irudiak, artilezkoak, perkusioa eta zientzia tailerrak. Horrez gainera, bainua, mahai jokoak eta herri-kirolak.

Abuztuan ere tailer ugari izango da: mosaikoena, altxorraren bilaketa, Pyssla, gailetak, berdintasuna, maskarak, beira, birziklapena eta kamisetak margotzen ikasteko tailerra. Horrez gainera, bainuak, jolasak ingelesez, mahai jokoak, filmak, dekopatch eta azken jaia izango dugu olinpiada txikiarekin. Haurrak oso ondo pasako dutenaren lasaitasunarekin gera zaitezke. Eman izena udako ludotekan. Zain gaituzu! Informazio gehiago: 94 636 60 07

Kartela