Haurtzaro, Gazteria eta Familia Sailak, Ludoteka Gazteari dagokion programazioan, Santoñako Aterpetxera (Kantabria) irteera antolatu du abuztuaren 10ean.
Gaizki ulertzeak sahiesteko, izen-emateari dagokionez honako puntuak argitzen dira:
- Zerbitzua Zierbenan erroldatutako 12-18 urte bitarteko umeentzat da.
- Izena emateko epea 2011ko uztailaren 18tik 20ra izango da, 08:00etatik 15:00etara Kultur Etxean.
- Plaza mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira, 30 euroko fidantza ordaindu ondoren.
- Pertsona bakoitzak gehienez bi umeren izena emateko aukera izango du.
Agur bero bat
Haurtzaro, Gazteria eta Familia Saila