Albisteak

Kartela 

Futbola edo saskibaloia gustatzen bazaizkizu eta 6 eta 17 urte bitartean badituzu, uda honetan 10,30etatik 13,30etara Kardeon antolatuko diren ikastaroetan izena eman dezakezu.

Futbolean jokatzea nahiago baduzu, uztailean bi talde antolatuko dira: bata,uztailaren 5etik 15era (12-17 urte); eta bestea, uztailaren 18tik 29ra (6-11 urte).

Gustatzen zaizuna saskibaloia bada, 1etik 12ra, 6 eta 11 urte bitarteko taldean izena eman dezakezu edo 12-17 urte bitarteko taldean abuztuaren 16tik 31ra antolatutakoan.

Talde kirola lankidetza, osasuna eta dibertsioa da aldi berean. Eman izena ekainaren 20tik 28ra 946366007 telefonoan. Egin ezazu kirola!

Kartela