Albisteak

Kartela 

12 eta 18 urte bitartean baduzu, ludoteka gazteak ongi pasatzeko aukera anitz eskaintzen dizu. Uztailean, “mountain-bike”n ibilbidea egin dezakezu, Gamarrako igerilekuetara joan edo henna tailerrean ikasi; abuztuan Sopuerta Abenturara bisitaldia, Santoñako aterpetxean gaua, Güeñeseko karting-a frogatu edo hondartzara joan zaitezke.

Uztaileko ekintzetan izena emateko epea ekainaren 20tik 26ra izango da; abuztukoetan parte hartu nahi baduzu, izena emateko epea ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango da. Bi kasuetan, 30 eurotako fidantza ordaindu behar da. Informazio gehiago 946 366 007.

Kartela