Albisteak

Zierbena trainera 

Galipoek, Vicente Carpintero, patroi zutela, Camargori 6 segundoko abantaila eta, Santurtziri 12koa atera ostean Petronor bandera lortu zuten. Jarraian Isuntza, Donostiarra, Busturialdea, Orio B, Arkote, Getxo, Trintxerpe, Hondarribia B eta Deustu klasifikatu ziren.

Bihar, irailak 2, Kantauriko estropadarekin hitzordu handia izango dugu. Bertan, 24 traineruk bogatuko duten Kontxako Banderan parte hartzeko sailkapen-estropada ospatuko da.

Kontxak ez du San Miguel Ligarako punturik ematen, baina, lortutako ospea eta sariek denboraldi osoko bandera nagusi bihurtzen dute.

Zierbenak, B taldean hartuko du parte Kontxako sailkapenean; hain zuzen ere, Amegrove, Camargo, Chapela, Luanco, Deustu, Getaria, Hibaika, Isuntza, Samertolameu, Santurtzi eta Trintxerperekin batera.

Argazkiak

Argazki gehiago