Albisteak

Zierbenako udala 

Zierbenako Udalak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartekoekin batera, “Konpondu”rekin hain zuzen ere, kontsumoari buruzko informazioa luzatzeko Udal bulegoa sortzea adostu du, Zierbenako herritarren defentsa hobetzeko asmoz. Izan ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileak diren heinean, zerbitzu publikoak eta pribatuak erabiltzen dituzte; hortaz, bulego horretan beren eskubideak bermatzen saiatuko dira.

Kontsumoan aditua den pertsona batek arreta egingo die zuzenean eta informazio eskaerak kudeatuko ditu astearteetan eta ostegunetan, arratsaldeko seietatik zortzietara Kultur Etxean. Aldez aurretik hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da. Kontsultak telefonoz, faxez edo emailez (omic@zierbena.net). helbidean egin ahal izango dira.

Zerbitzu honek, salaketa administratiboak, tartekaritza eskaerak eta 900 euro baino gutxiagoko eskaeretarako ahozko epaiketarako eskariak idaztea ahalbidetuko du, erabiltzaileentzako inolako kosturik izan gabe.