Albisteak

Osteratxo bat Maritxurekin 

Zierbenako Udalak, Ondarearen Europako Jardunaldien inguruan, bisita gidatuak eskaintzen ditu udalerritik, Zierbenako ondarea herritarrengana hurbiltzeko asmoarekin.

Maritxurekin lagunduta (aktorea da), hainbeste entzun ditugun gure sardina-saltzaileen eta itsasoko emakumeen bizimodua, egunerokoa eta haien lana aurkituko ditugu. Portuko gure bisita amaitzeko, itsasoko gure sukaldaritza ezagunaren erakustaldi gastronomiko zenbait egingo dugu.

Egunak eta orduak: igandeak 10, 17, 24 eta 31 - 11:00etan. Zierbenako turismo bulegoa (Portua auzunea, erabilera askotarako eraikina.

Plaza mugatuak (eguneko 30 lagun gehienez)

Informazioa eta erreserbak: 946 404 9 74/ turismo@zierbena.net

Informazio gehiago