Albisteak

Erantzunkidetasun tailerra 

Berdintasun Sailak 18 urtetik gorako gizonentzako lisaketa eta garbiketa tailerra eta, emakumeentzako elektrizitate tailerra antolatu du irailaren 21, 23, 28 eta 30erako, 18:00etatik 20:00etara. Tailerrak Kultur Etxean izango dira.

Tailer horien helburu nagusia, etxean eta familian lankidetza orekatuago baten aldeko jarrera aldaketa lortzea da.

Izena emateko interesa duten herritarrek, irailaren 15era arte izango dute zerrenda zabalik Kultur Etxean edo 946366007 telefono zenbakian.

Haurtzaindegi zerbitzua izango dute hala eskatzen dutenek.

Informazio gehiago