Albisteak

Masaje eta hazkunde pertsonala lortzeko tailerra emakumeentzat 

Udaleko Berdintasun Sailak masaje eta hazkunde pertsonala lortzeko tailerra antolatu du emakumeentzat. Tailerra azaroko asteazkenetan egingo da Kultur Etxean, azaroaren 3tik abenduaren 1era arte (biak barne), 10.30etatik 13.30etara.

Horretan masaje teknikak azalduko dira norberaren autoestimua eta garapen pertsonala hobetzeko. Izenemateko epea urriaren 27an amaituko da.

Informazio gehiago behar baduzu, deitu 946366007 telefonora.

Informazio gehiago