Albisteak

Enplegu bilatze aktiboari buruzko tailerra 

Zierbenako Udaleko Tokiko Enplegu eta Garapen Sailak enplegu bilatze aktiboari buruzko ikastaroa antolatu du langabezian dauden herritarrei zuzendua. Nahitaezkoa da udalerrian erroldatuta eta langabezian egotea. Ikastaroa 3 hilabetekoa izango da eta izenemateko epea urriaren 20an amaituko da. Gehienez 20 lagun onartuko direnez, komenigarria da lehenbailehen apuntatzea, izenematearen ordena errespetatuko baita.

Asko dira lanean sartzeko edo birsartzeko landu behar diren jarrerak, kontzeptuak edo baliabideak. Besteak beste, maila pertsonalean edo profesionalean norbera ondo ezagutzea, enplegua bilatzeko dauden baliabide publikoak ezagutzea, prentsan agertutako iragarki bati erantzuten jakitea, edo, interneten Curriculuma eskegitzen jakitea. Halaber, inportantea da lan-elkarrizketa on bat egiten jakitea, bilatze lanak irauten duen bitartean motibazioa mantentzen jakitea, ikasketa Curriculuma aztertzen eta osatzen edo aldatzen jakitea. Ez izan zalantzarik. Martxan jar zaitez eta dei ezazu 946366007ra.

Informazio gehiago