Albisteak

Irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra 

Irakurtzea oinarrizkoa da ikasteko eta hazkunde pertsonalerako. Hori dela eta, Udalak irakurzaletasuna bultzatzeko bi tailer antolatu ditu; bata, irakurtzen ez dakitenentzat  edo ikasten ari direnentzat eta bestea, Irakurketa Kluba, pertsona helduentzat.

Tailer horiek astelehenetan izango dira, seietatik zazpietara, Kultur Etxeko liburutegian.

Dei ezazu eta apunta zaitez 946366007 tel. zenbakian.

Informazio gehiago