Albisteak

2010-2011 ikasturteko eskola-agenda  

Zierbenako Udaleko Euskara Arloak, beste udalerri batzuetakoekin batera 2010-2011 ikasturteko eskola-agenda argitaratu du eta datozen egunotan udalerriko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean banatuko du. Agenda hau, hurbila, erakargarria, koloretsua eta adin horretako haurren gustuekin bat datorrena da.

Agendan agertzen diren testuen egilea Antton Irusta Zamalloa izan da, irakasle, ipuin kontalari eta idazle ezaguna. Eta testuari kolorea eta osotasun bat ilustrazioak ematen dion neurrian, Enrique Morente marrazkigilearen lana ere azpimarratzekoa da.

Agenda