Albisteak

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren kartela 

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, aurreikusita dago Kultur etxean zenbait ekitaldi egitea.

Batetik, datorren asteartean, 23an, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak integratzeari buruzko hitzaldia emango da.

Bestetik, ostegunean, 24an, helduentzako antzezlana eskainiko da. Hurrengo egunean, 26an, ostiralean, Portuko erabilera anitzeko eraikinean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako tailerra egingo da.

Azkenik, igandean, Urtuellatik abiatuko da emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Meatzaldeko MARTXA.

Urtuellatik goizeko 11etan irtengo da eta doako autobus zerbitzua egongo da joateko zein itzultzeko.

Izena eman ezazu doako autobuserako azaroaren 25a baino lehen Kultur Aretoan. Tel: . 94 636 60 07.

Informazio gehiago