Albisteak

 
DBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere (batxilergoa eta lanbide heziketa) euskaraz egitea da egitasmoaren xedea. Egitasmoaren berri emateko, DBH 3. eta 4. maila ikasten ari diren Zierbenako ikasleei diptikoa banatu zaie etxez etxe. Diptiko horretan kanpainari buruzko informazioa jasotzen duen web gunearen berri eman zaie eta web gune horretan Bizkaian D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda ikusteko aukera izan dute gazteek. Informazio horrekin batera, hainbat sari irabazteko aukera ere izango dute www.nahidudalako.com web gunera sartzen diren gazteek.


Ikaslearentzako gutuna (PDF 164KB)