Albisteak

Itsaski Azoka 

Itsaski Azokak krisiari eta haizeteari muzin egin zien.

Zierbenako Itsaski Azoka behin atzean utzita, balantzea egiteko unea heldu da, eta emaitza, bisitari eta salmenta kopuruari dagokienez, ezinhobea da, igande goizean haizete gogorrak Emakumeen Elkartearen stand-a ixtera behartu bazuen ere.

Azoka ostiral eguerdian hasi zen. Arratsaldeak aurrera egin ahala jendetza ugarituz joan zen eta larunbatean Itsaski Azokaren aurreko edizioetako bertaratze muga guztiak gainditu ziren. Turismo Bulegoak 2009an baino 1337 bisitari gehiago jaso zuen eta, 2009an baino 1500kg itsaski gehiago erosi bazen ere, azoka amaitzear zegoela, 200 bat kg baino ez zegoen. Areago, larunbatean bakarrik 2009ko Azokan baino "raba" gehiago saldu zen eta langile boluntarioez atenditutako udal-karpak ezin izan zuen eguerdian itxi, bisitari kopuru handia zela eta.

Bestalde, aurtengo berrikuntzek harrera ona izan dute jendearen artean. Izan ere, udalak Azokara heltzeko doako autobusak eskaintzeaz gain, Bilbotik Zierbenako porturako itsasontzi zerbitzua ere antolatu zuen. Itsasontzia larunbat eta igandean gainezka ibili zen bere itsasbidean eta 180 pertsona itsasontziratu ziren 4 ibilbideetan.

Azokan estimazio handia izan duen beste berrikuntza bat euskarazko haur-jolas eremua izan da. Zortzi pertsonaren ardurapean izan ziren umeak eta, bien bitartean, gurasoek ordubeteko atsedenaz gozatu ahal izan zuten, 7 urtetik beherako umetxoak jolas-eremuan, txapa-tailerretan, mozorroetan eta abarretan utzita.

Marka guztiak hautsi zituen Azokak, izugarrizko arrakasta Azokan boluntario lanetan jardun duten zierbenatar guztientzat eta Zierbena herriarentzat; izan ere, Itsaski Azokak mundu osoan Zierbena ezagutzeko aukera ematen du, gastronomia, kirol, turismo eta arrantza portu gisa. Adibide moduan TVE 1eko "España Directo" saioak ostiralean eskaini zuen nazio mailako Itsaski Azokaren emanaldia.

Argazkiak 01

Argazkiak 02

 Argazkiak 03

 Argazkiak 04

Argazkiak 05

 Argazkiak 06