Albisteak

Korrikaren logoa 

MAITAU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI izango da Korrikaren lelo nagusia.

“Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?”

Euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da. Hauxe da, Euskaltzaindiaren “baimenarekin”, EUSKALAKARI hitzaren definizioa: euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

Korrika 17 ez da Zierbenatik pasatuko, baina, hala ere, Zierbenako Udalak euskararen aldeko apustua egina duenez, Korrika 17rekin bat egin nahi du. Hori dela eta, udalak Abanton km bat erosi du eta Zierbenako herritar guztiak animatzen zaituzte apirilaren 15ean Abantoko San Fuentesera joatera 13:00ak aldera.

Halaber, Korrika 17 Donostian amaituko da apirilaren 17an eta Zierbenako Euskara Zerbitzuak bertara joateko autobusa aterako du Muskizko Euskara zerbitzuarekin batera.

  • Irteera ordua: 8:45
  • Lekua: La Arena auzoko autobus geltokia (zona aparcamiento)
  • Bueltarako ordua: 21:00
  • Bueltarako lekua: Donostian adosten den tokian
  • Prezioa: 3 euro

Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 1etik 13ra.

Izena emateko deitu edo pasatu Zierbenako Kultur Etxetik: 946366007.