Albisteak

IV. Zierbena argazki lehiaketa  

Zierbenako Udalak “Zierbena” argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketa horretan edonork parte har dezake. Aurreko urteetan bezala, Zierbena bera da argazki lehiaketaren gaia. Izan ere, bertako natura eta historia erakargarria edota jendea izan daitezke aukeratutako gaiak. Argazkiak 2010eko irailaren 15a baino lehenago entregatu behar dira Zierbenako Kultur Etxean.

Lehen-hautaketan aukeratutako 40 argazki onenak Zierbenaren promozioa egiteko standean erakutsiko dira eta, hor, lehen hiru sariak aukeratuko dira. Sari horiek, 800, 400 eta 200 eurokoak izango dira hurrenez hurren, eta, urriaren 3an Zierbenako Itsaski azokan banatuko dira.

Informazio gehiago: Zierbenako Kultur Etxean. Tel.: 946366007.

Informazio gehiago