Albisteak

Argazki Lehiaketako kartela 

Sari nagusia Juan Angel Regaña Guerrerok egindako "Fin de temporada de baño" argazkiak jaso zuen; bigarren saria, Oscar Fuentes Casadok eraman zuen "23ºC" lanarekin eta, hirugarrena, Joseba Ibarra Amorrek aurkeztutako "Puerto" izeneko argazkiak jaso zuen.

Zierbenako IV. Argazki Lehiaketako irabazleek Marce Elorza alkatearen eta Kultura, Kirol eta Ingurumen zinegotzia den Javier Larruskainen eskutik jaso zituzten, hurrenez hurren, lehenengo, bigarren eta hirugarren sariei egokitutako 800, 400 eta 200 euroko txekeak.

Lehiaketarako jasotako argazki guztietatik 40 izan dira ikusgai 2010eko Itsaski Azokan. Horietatik 12, saridunak barne, datorren urteko udal-egutegian agertuko dira.

Argazkia