Albisteak

Muskuiluaren jai gastronominoaren kartela 

Lehenengo aldiz, eta udaberriari benetako itsas gustuarekin ongi etorria emateko, Zierbenako El Puerto Elkarte Gastronomikoa Muskuiluaren Jaia antolatzen ari da. Apirilaren 8tik 10erako asteburuan ospatuko da eta bertan molusku gozo eta elikagarri honetako anoak dastatu ahal izango dira 4 euroko prezio paregabean.

Helduek eta txikiek ondo pasatzeko, Udalak haurrentzako tailerrak antolatu ditu umeek ondo pasa dezaten eta gurasoek jai-giroaz goza dezaten.

Horrez gain, aurreikusita dago Portuan bisitaldi gidatua egitea Maritxu arrantzalearen eskutik, eta, bukaeran, jai honetako erregea den horretan oinarritutako erakustaldi gastronomikoa egingo da. Bisitaldi horretarako lekua hartu ahal izateko, aldez aurretik deitu behar da Zierbenako Turismo Bulegora, apirilaren 5a baino lehen.

Informazio gehiago