Albisteak

Muskuiluaren jaiko aurkezpena  

Lehenengo aldiz, eta udaberriari benetako itsas gustuarekin ongi etorria emateko, Zierbenako El Puerto Elkarte Gastronomikoa Muskuiluaren Jaia antolatzen ari da. Apirilaren 8tik 10erako asteburuan ospatuko da eta bertan molusku gozo eta elikagarri honetako anoak dastatu ahal izango dira 4 euroko prezio paregabean.

Portuko merkataritza-establezimendu guztiek, jatetxeek, tabernek eta hotelak errezeta gozo-gozoak prestatuko dituzte muskuiluekin; horietako asko betiko erara izango dira (beteak, tomatearekin, saltsa berdetan, eskabetxetan, baratxuriarekin salteatuak, lurrunean, ozpin-oliotan), eta beste batzuk, berriz, era guztiz berritzailean, hala nola muskuiluak onddo pil-pilean.

Jaian parte hartzen dutenentzat, gainera, lehiaketa bat egongo da, non epai-mahaikoek muskuiluak prestatzeko erarik onena sarituko baitute. Bertaratutakoen artean sari ugari zozketatuko dira igandean 15:30ean; hala nola, urpekaritza bataioa bi pertsonarentzat, itsaski-jana, hoteleko gau bat afari eta guzti, eta asteburua Zierbenan.

Helduek eta txikiek ondo pasatzeko, Udalak haurrentzako tailerrak antolatu ditu umeek ondo pasa dezaten eta gurasoek jai-giroaz goza dezaten.

Horrez gain, aurreikusita dago Portuan bisitaldi gidatua egitea 11:00etan Maritxu arrantzalearen eskutik, eta, bukaeran, jai honetako erregea den horretan oinarritutako erakustaldi gastronomikoa egingo da 12:00etan. Bisitaldi horretarako lekua hartu ahal izateko, aldez aurretik deitu behar da Zierbenako Turismo Bulegora (946 404 974).

Zierbenako giro alaia osatzeko, trikitixa eta dantza taldea egongo dira.