Albisteak

Itsasontziz Itsaski Azokara 

Zierbenako Udalak, “Barcos Bilbao”rekin batera Bilbotik Azokara joateko bidaia gidatua antolatu du udalerrira heltzea errazteko asmotan. Ibilbidearen kostua 5 eurokoa da eta horren truke, txakolin edo freskagarria, jaietako zapia eta bisera banatuko dituzte, gida ere egongo da. Nahitaezkoa da erreserba aldez aurretik egitea Zierbenako Turismo Bulegoan (48 plaza bidaia bakoitzeko).

• Urriak 2, larunbata

10:30: Bilbo -  Zierbenako Portua. Ontziralekutik irteera – Pío Baroja pantalana – Bilboko Udalaren aurrean dago
18:00 Zierbenako Portua – Bilbo

• Urriak 3, igandea

10:30: Bilbo – Zierbenako Portua
16:00: Zierbenako Portua – Bilbo

Txangoak txalupaz

Ordu beteko iraupena izango duten txangoak egingo dira Abratik txalupaz. Txangora doanak 2 euro ordaindu behar izango ditu eta jaietako zapia jasoko du. Txango horien ordutegia:

Urriak 2: 13:00, 14:00, 16:00 eta 17:00

Urriak 3: 13:00 eta 14:00

Informazio gehiago: 94 640 49 74.