Albisteak

Zierbenako argazki lehiaketa 

Epaimahaia, besteak beste, Argentinako bi argazkilari profesionalek eta Zierbenako Kultura zinegotziak, Javier Larruskainek osatzen dute. Epaimahaikoen artean 40 argazki aukeratu dituzte eta aukeratutakoak 2010eko Itsaski Azokan ikusgai egongo dira. Horietatik 12, 3 irabazleak barne, datorren urteko Zierbenako udal egutegian agertuko dira.

Argazki lehiaketa irabazi duten hiru irabazleei taloiak datorren igandean, urriak 3, banatuko zaizkie, eguerdiko ordu batean. Hurrenez hurren, 800, 400 eta 200 euroko sariak jasoko dituzte lehen, bigarren eta hirugarren irabazleek.

Aurtengo epaimahaia luxuzkoa izan dela esan dezakegu, berori ondorengo pertsonaia ezagunek osatu baitute: argazkilaritzan nazioarteko sari zenbatezin asko irabazi dituen munduko argazkilari onenetakoa den Raúl Villalba, FIAF eta DFAFko argazkilari profesionala den Hugo Morbellik eta ,Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko Presidenteaeta Bilbo Argazki 2010eko antolatzaileetakoa den Juan Armentiak. Azken horrek, argazkilaritzarekin lotutako erakustaldi, tailer eta hitzaldi asko antolatu ditu urria bukaera arte. Epaimahaia osatu dutenek aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu zuten.

Irabazleen argazkia